Zergatik Lurrama?
Hiritarren eta baserritarren arteko harremanak bultzatzeaz gain, kalitatezko laborantza baten beharra eta garrantzia azpimarratu nahi du Lurramak, kabalen, laborarien, kontsumitzaileen eta ondoko belaunaldiien ongizatea kondutan hartzen duten ekoizpen-moduekilan. Laborantza ez baita bakarrik ezagutzen dutenen afera baina bai guziena, jendea informatu behar da laborantzaren posturetaz, bere bizimodua zuzenki hunkitzen baitu. Holaxe, Lurramak behar diren ahalbideak plantan ezartzen ditu eztabaida sortzeko eta informazioa zabaltzeko : mahai-inguruak, eztabaidak, hitz-hartzeak besteak beste, baita filmak, tailerrak, erakusketak etab. profesionalen eta kontsumitzaileen arteko egiazko harremanak laguntzeko. Bost gune nagusik osatzen dute erakusketa : ingurumenaren karpa, baserriko merkatua gela batean, haurren xokoa, kabaleen karpa, mintzaldi eta eztabaiden tokia. Eremu hauek laborantza iraunkorraren mezua zabaltzen dute molde ludiko eta pedagogikoan.
Lehen bi urteen arrakastak egiazko fama eman dio erakusketari, tokiko aktoreei begira : instituzioak, partaideak, tokiko elkargoak, laborariak, bisitariak… 2006ko bisitarien kopuruak (31000baino gehiago lau egunez) egitasmoaren arrakasta erakutsi du, 2007an aldiz 35000 bisitari baino gehiago hurbildu direlarik hiru egunez, gertakari hau saihestezina bilakaraziz (ikus prentsa artikuluak). Arrakasta hau faktore desberdinei lotua da : antolatzaileek sustatzen duten laborantzaren gaur egungo ikuspegia, betiko borondate pedagogikoa, animazioen eta antolakuntzaren kalitatea.
Laborantza herrikoia zer da ? Munduko elikatze, energia eta ingurumenaren beharreri erantzuteko, laborantza herrikoiak elementu batzu ekartzen dizkigu.
Laborantzari premiazko rola emaiten dio hala nola elikadura beharrak asetzea, kantitate eta kalitate hein onean, espekulazio logiketarik kanpo : elikatze-burujabetzak oinarrizko eskubidea izan behar du herrialde edo lurralde talde bakotxarentzat, beren biztanleriaren beharreri ihardesteko baita etxerako-laborantza garapenari lehentasuna emaiteko.
Laborantza industriala baino ekonomoagoa eta autonomoagoa da eta laborariari indepedentzia gehiago emaiten dio industrien gandik.
Erregaiak behar gabean ez sahutzeko aholku teknikoak ongi etorriak dira, energia-gastuen goititze garai berri honetan.
Azkenik, gure ingurune hurbilenak, euskal mendiak, pastoralgintza zaindu behar du beharrezko osagarria baita mendi guneko hazkuntza etxaldeentzat.
Mundializazio testuinguru honetan eta geroari begira, autonomia eta desberdintasuna jorratu beharko dira
Sozialki zuzena, Ekonomikoki eraginkorra, Naturari buruz errespetutsua, Laborantza iraunkorra garapen iraunkorraren helburuetan sartzen da osoki, hau delarik gizakiaren desafio nagusia